XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL ESKOLA BERRIA

Eduardo Landetak Acerca de la escuela vasca izenburuarekin La Tarde egunkarian (1921) idatzitako artikulu luze eta taiuzkoak harrera ezin hobea izan zuen, eta Euskaltzaindiak, lan honi garrantzia emanez, Euskal herri osoan banatzeko argitaraldi handiko tirada egitea erabaki zuen.

Artikulu hau Elizalderen ekimenez idatzia izan zen, bere lagun Landetari zuzendu baitzitzaion Euzkadi egunkariko orrialdeetatik euskal eskolei buruz honek zeukan iritzia plazaratzeko.

Landetak azaldutakoa aztertu ondoren, eta erabat ados zeudela baieztatuz, Eleizaldek gai honetan oinarrizko bi puntu nabarmenduko ditu:

Landeta eta Eleizaldek, elkarri zioten begikotasuna ez ezkutatatzeaz gain, hezkuntza-gaietan jarduera luzea zeramaten eta antzeko kezkak konpartitzen zituzten, 1918a geroztik, Sociedad de Estudios Vascos eta Bizkaiko Junta de Instrucción Pública-ko erakundeetan elkarlanean ari ziren, erakunde hauetatik, euskal gizarteari oinarrizko lehen irakaskuntza eskaini asmoz, hizkuntzaren hezkuntza-eginkizuna eta hezkuntza-eredu berritzailea formulatu nahian.

Oñatiko Biltzarrean, hizkuntza, Euskal Eskola Berriaren ezinbesteko osagai bezala, dagoeneko, birbaloratua agertu zen.

Erregea ere, hasierako ekitaldian biltzarkideei luzatutako hitzetan, horrela agertzen zen: cultivad vuestra lengua, el milenario y venerable euskera, joya preciosa del tesoro de la humanidad que habéis recibido de vuestros padres y debéis legar, incólume a vuestros hijos.

Lehen Irakaskuntzaren Atalari dagozkion ondorioetan irakur daitekeenez, honen txosten-emaileak eskola-elebitasuna bi ereduen arabera gauzatu zuten, bata euskal hiztunen lurraldearentzat, eta erdal hiztunen lurraldearentzat bestea.

Formula hau, funtsezkoena gorde eta gehigarri batzuk gaineratuz, Gernikako Biltzarrera (1922) pasatu eta berretsita geldituko da.